Frantziako Tourra
UZTAILAK 15, OSTIRALA
2022ko Frantziako Tourreko 13. etaparen profila eta ibilbidea: Le Bourg d'Oisans – Saint-Étienne (192,6 km)
EITB MEDIA
Erdi mailako hiru mendateko etapa izango da, eta egun garrantzitsua izan daiteke aurrerapauso bat eman nahi duten taldeentzat; esprinterrek ere euren aukerak joka ditzakete.
-
2022ko Frantziako Tourreko 13. etaparen profila. Argazkia: Frantziako Tourra
Lasterketa zuzen-zuzenean ikusi ahalko da EITBn, honako ordutegi hauetan: eitb.eus-en eta ETB4n 14:35etik egongo da etapa ikusteko aukera. Ondoren, 15:00etatik etapa amaitu arte, telebistako seinalea ETB1en jarraitzeko aukera izango da.
Ikusi 12. etaparen profila | Ikusi 14. etaparen profila
ETAPAREN PROFILA:
FITXA TEKNIKOA:
Etapa: 13. etapa (uztailak 15)
Ibilbidea: Le Bourg D'Oisans – Saint-Étienne
Distantzia: 192,6 km
Hasiera-ordua: 13:20.
Amaiera-ordua: 17:26 (47 km/h) | 17:37 (45 km/h) | 17:49 (43 km/h).
Mendiko saria: Côte de Brié (3. mailakoa), 30,4. kilometroan; Col de Parménie (2. mailakoa), 792. kilometroan; Côte de Saint-Romain-en-Gal (3. mailakoa), 148,6. kilometroan.