Frantziako Tourra
UZTAILAK 9, LARUNBATA
2022ko Frantziako Tourreko 8. etaparen profila eta ibilbidea: Dole – Laussane (186,3 km)
EITB MEDIA
Bidean 4. mailako bi mendate eta 3. mailako beste bi aurkituko dituzte, azkena helmugan amaituko delarik.
-
2022ko Frantziako Tourreko 8. etaparen profila. Argazkia: Frantziako Tourra
8. etapan Frantziako Tourra bere lurraldetik aterako da suitzar lurretan sartzeko. Jurako lursaila ez da egokiena eskalatzaileentzat, baina txirrindulari erasotzaileek aukera izango dute nabarmentzeko eta lehian eta sailkapenean aurrera egiteko.
Txirrindulariek Dolen hasiko dute etapa eta 186,3 kilometro egingo dituzte Frantzia eta Suitza betetzen dituzten lurretan zehar. Jardunaldia Laussanen amaituko da. Bidean 4. mailako bi mendate eta 3. mailako beste bi aurkituko dituzte, azkena helmugan amaituko delarik.
Lasterketa zuzen-zuzenean ikusi ahalko da eitb.eus-en eta ETB4n 14:35etik aurrera. Ondoren, 15:00etatik etapa amaitu arte, ETB1en jarraitzeko aukera izango da.
Ikusi 7. etaparen profila | Ikusi 9. etaparen profila
ETAPAREN PROFILA:
FITXA TEKNIKOA:
Etapa: 8. etapa (uztailak 9)
Ibilbidea: Dole - Lausanne
Distantzia: 186,3 km
Hasiera-ordua: 13:05
Amaiera-ordua: 17:28 (45 km/h) | 17:40 (43 km/h) | 17:53 (41 km/h).
Mendiko saria: Côte du Maréchet (4. mailakoa), 75,6. kilometroan; Côte des Rousses (3. mailakoa), 101.3 kilometroan; Côte de Pétra Félix (4. mailakoa), 136,9. kilometroan; Côte du Stade Olympique (3. mailakoa), 186,3 kilometroan.