Frantziako Tourra
UZTAILAK 8, OSTIRALA
2022ko Frantziako Tourreko 7. etaparen profila: Tomblaine – La Super Planche des Belles Filles (176,3 km)
EITB MEDIA
Lehen 100 kilometroetan, goranzko ibilbidea egingo dute lasterkariek 3. mailako lehen mendatera iritsi arte, eta azken 10 kilometroetan, 1. mailako mendate bat eskalatzen amaituko dute.
-
2022ko Frantziako Tourreko 7. etaparen profila. Argazkia: Frantziako Tourra
Aurreko eguneko higaduratik atseden hartzeko astirik gabe, txirrindulariek mendiko lehen etapari egin beharko diote aurre Tourreko zazpigarren etapan. Etapa honek podiuma lortu nahi dutenen forma fisikoa neurtuko du. Tomblainetik irtengo dira eta 176,3 km egingo dituzte Super Planche des Belles Filleseraino.
Lehen 100 kilometroetan, goranzko ibilbidea egingo dute lasterkariek 3. mailako lehen mendatera iritsi arte. Ondoren, maila bereko eta antzeko ibilbidea eta igoera (3 km % 6,2ra) duen beste bat izango dute aurrez aurre, eta azken 10 kilometroetan, 1. mailako mendate bat eskalatzen amaituko dute.
Lasterketa zuzen-zuzenean ikusi ahalko da eitb.eus-en eta ETB4n 14:30etik aurrera. Ondoren, 15:00etatik etapa amaitu arte, ETB1en izango da ikusteko aukera.
Ikusi 6. etaparen profila | Ikusi 8. etaparen profila
ETAPAREN PROFILA:
FITXA TEKNIKOA:
Etapa: 7. etapa (uztailak 8)
Ibilbidea: Tomblaine - La Super Planche des Belles Filles
Distantzia: 176,3 km
Hasiera-ordua: 13:05.
Amaiera-ordua: 17:17 (46 km/h) | 17:29 (44 km/h) | 17:43 (42 km/h).
Mendiko saria: Col de Grosse Pierre (3. mailakoa), 107.7. kilometroan; Col des Croix (3. mailakoa), 136.1 kilometroan; La Super Planche des Belles Filles (1. mailakoa), 176.3. kilometroan.