Itxi

X-deportes_tour de francia-X

X-deportes_tour de francia-X

Frantziako Tourra

UZTAILAK 3, IGANDEA

2022ko Frantziako Tourreko 3. etaparen profila eta ibilbidea: Vejle – Sønderborg (182 km)

EITB MEDIA

Txirrindularien karabana Danimarkatik Frantziara lekualdatzeko baliatuko duten lehenengo atseden-egunaren aurreko jardunaldia da. Printzipiozi, etapa egokia izan beharko luke esprinterrentzat.

  • 2022ko Frantziako Tourreko 3. etaparen profila. Argazkia: Frantziako Tourra

    2022ko Frantziako Tourreko 3. etaparen profila. Argazkia: Frantziako Tourra

Uztailaren 3an jokatuko da Frantziako Tourreko hirugarren etapa. Vejlen hasi eta Sonderborgen bukatuko da, 182 kilometroko ibilbidea bete eta gero. Txirrindularien karabana Danimarkatik Frantziara lekualdatzeko baliatuko duten lehenengo atseden-egunaren aurreko jardunaldia da. Printzipiozi, etapa egokia izan beharko luke esprinterrentzat.

Etaparen profilak ez du aparteko zailtasunik azatzen. Ibilbidean zehar laugarren mailako hiru mendate daude, baina laburrak dira eta amaieratik urrun daude (horietako azkena helmugatik 60 kilometrora dago kokatuta). Beraz, esprinterren taldeek kontrol- edo ehiza-lana egin ahal izango dute, beharrezkoa izanez gero.

Lasterketa zuzen-zuzenean ikusi ahalko da EITBn, honako ordutegi hauetan: eitb.eus-en eta ETB4n 14:30etik aurrera egongo da lasterketa ikusteko aukera. Ondoren, ETB1ek 15:00etatik eta etapa amaitu arte egingo dut bat emisioarekin.

Ikusi 2. etaparen profila | Ikusi 4. etaparen profila

ETAPAREN PROFILA:

2022ko Frantziako Tourreko 3. etaparen profila. Argazkia: Frantziako Tourra

2022ko Frantziako Tourreko 3. etaparen profila. Argazkia: Frantziako Tourra

FITXA TEKNIKOA:

Etapa: 3. etapa (uztailak 3)

Ibilbidea: Vejle – Sønderborg

Distantzia: 182 km

Hasiera-ordua: 13:05

Amaiera-ordua: 17:12 (46 km/h) | 17:23 (44 km/h) | 17:35 (42 km/h).

Mendiko saria: Koldingvej (4. mailakoa), 27,3. kilometroan; Hejlsminde Strand (4. mailakoa), 82,8. kilometroan; eta Genner Strand (4. mailakoa), 123,3. kilometroan.