Frantziako Tourra
UZTAILAK 1, OSTIRALA
2022ko Frantziako Tourreko 1. etaparen profila eta ibilbidea: Kopenhage – Kopenhage (13,2 km, erlojupekoa)
EITB MEDIA
Danimarkako hiriburuko kaleetan jokatuko da "Grande Boucle" lasterketaren estreinako jardunaldia, edizio honetako lehen maillot horia nork eramango duen argituko duena.
-
2022ko Frantziako Tourreko 1. etaparen profila. Argazkia: Frantziako Tourra
Antolatzaileek hasieran aurreikusitakoa baino urtebeteko atzerapenarekin, 2022ko Frantziako Tourra Kopenhagetik, Danimarkako hiriburutik, abiatuko da uztailaren 1ean, ostiralean, eta hiriburuan bertan korrituko den 13,2 kilometroko erlojupeko etapa batekin ekingo dio, hain zuzen ere. Beraz, erlojuaren aurkako probetan iaioak diren espezialistek sailkapen nagusiari dagokion maillot horia eskuratzeko aukera paregabea izango dute.
Horrenbestez, lehiaketaren lehen egunean, txirrindulariak banan-banan irtengo dira Luisa Erreginaren Zubitik, hainbat bihurgune tekniko osatutako hiri-zirkuitua osatzera, Tivoli lorategietatik igarota. Txirrindulari azkarrena izango da Tourreko sailkapen nagusiko liderra eta elastiko horia jantziko du Roskilde eta Nyborg arteko larunbateko bigarren etapan (202,2 km).
Lasterketa zuzen-zuzenean ikusi ahalko da EITBn, honako ordutegi hauetan: eitb.eus-en eta ETB1en 16:15etik aurrera egongo da etapa ikusteko aukera.
ETAPAREN PROFILA:
FITXA TEKNIKOA:
Etapa: 1. etapa (uztailak 1)
Ibilbidea: Kopenhague – Kopenhague
Distantzia: 13,2 km
Hasiera-ordua (lehen txirrindularia): 16:00.
Amaiera-ordua (azken txirrindularia): 19:10.
Mendiko saria: Ez dago.