Frantziako Tourra
Uztailaren 2an
2023ko Frantziako Tourreko bigarren etapa Gasteizen hasi, eta Donostian amaituko da
EITB MEDIA
Aurreko egunean, txirrindulariek Bilbo-Bilbo egingo dute, eta hirugarren etapa, berriz, Zornotzan hasi, eta Baionan amaituko da. Ibilbidearen xehetasun guztiak urtarrilaren 26an Gasteizen egingo duten aurkezpen ofizialean emango dituzte.
-
Nils Politt, 2021eko edizioko 12. etapan. Argazkia: Efe.
EITB Mediak jakindakoaren arabera, 2023ko Frantziako Tourreko bigarren etapak Gasteiz eta Donostia hiriak lotuko ditu. Etapa uztailaren 2an, igandea, korrituko da. Pixkanaka, Bilbon hasiko den 2023ko edizioko ibilbidearen xehetasunak ateratzen ari dira.
Bigarren etapako ibilbidea: Gasteiz-Donostia
2023ko Frantziako Tourreko 2. etapako ibilbidea. Argazkia: Frantziako Tourra
Bigarren etapako profila: Gasteiz-Donostia
Asteazkenean, uztailaren 3an, astelehena, lehiatuko den hirugarren etapa Zornotzan hasi eta Baionan amaituko dela jakin genuen.