Frantziako Tourra
Uztailaren 1etik 24ra
2022ko Frantziako Tourreko ibilbidea eta etapak
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Lasterketa bere hastapenetara itzuliko da, haizea, galtzada-harria, Alpe d’Huez eta Pirinioetako klasikoak protagonista izango diren edizioan.
-
Tadej Pogacar, 2021eko Frantziako Tourreko irabazlea. Argazkia: Efe.
Haizea, galtzada-harria, Granonera eta Alpe d'Huezera igoerak eta Peyregudes eta Hautacam Pirinioetako mendate klasikoak protagonista izango dira aspaldiko partez, Frantziako Tourreko ibilbidean. Lasterketa 2022ko uztailaren 1ean hasiko da Copenhaguen.
Ibilbideak lau mendikate zeharkatuko ditu: Vogoak, Alpeak, Erdialdeko Mendigunea eta Pirinioak, eta lau herrialdetatik pasatuko da: Danimarka, Frantzia, Belgika eta Suitza.
Ibilbide laueko sei etapa daude, zazpi gorabeheratsuak eta mendiko sei, horietatik bost mendi puntan amaituko dira, eta erlojuaren kontrako bi saio. Guztira, 3.200 kilometro egingo dituzte, uztailaren 24an Parisera iritsi arte.
Txirrindulariak Tadej Pogacarrek irabazitako aurreko edizioan baino mendate gutxiago igoko dituzte, baina aldapan gorako amaierak gehiago izango dira, bost. Erlojuaren kontra antzerako kilometro kopurua egingo dute.
ETAPAS DEL TOUR DE FRANCIA 2022
1. ETAPA, uztailak 1: Copenhague - Copenhague (Erlojupekoa)(13 km)
2. ETAPA , uztailak 2: Roskilde – Nyborg (199 km)
3. ETAPA, uztailak 3: Vijle – Sonderborg (182 km)
ATSEDENA, uztailak 4
4. ETAPA, uztailak 5: Dunkerque – Calais (172 km)
5. ETAPA, uztailak 6: Lille – Arenbert (155 km)
6. ETAPA, uztailak 7: Binche – Longwy (220 km)
7. ETAPA, uztailak 8: Tomblaine - La Planche des Belles Filles (176 km)
8. ETAPA, uztailak 9: Dole – Lausanne (184 km)
9. ETAPA, uztailak 10: Aigle – Châtel (183 km)
ATSEDENA, uztailak 11
10. ETAPA, uztailak 12: Morzine – Megève (148 km)
11. ETAPA, uztailak 13: Albertville - Col du Granon (166 km)
12. ETAPA, uztailak 14: Briançon - Alpe d'Huez (166 km)
13. ETAPA, uztailak 15: Bourg d'Oisans - Saint-Etienne (193 km)
14. ETAPA, uztailak 16: Saint-Etienne – Mende (195 km)
15. ETAPA, uztailak 17: Rodez – Carcassona (200 km)
ATSEDENA, uztailak 18
16. ETAPA, uztailak 19: Carcassona – Foix (179 km)
17. ETAPA, uztailak 20: Saint-Gaudens – Peyragudes (130 km)
18. ETAPA, uztailak 21: Lourdes – Hautacam (143 km)
19. ETAPA, uztailak 22: Castelnau-Magnoac – Cahors (189 km)
20. ETAPA, uztailak 23: Lacapelle-Marival – Rocamadour (Erlojupekoa) (40 km)
21. ETAPA, uztailak 24: La Défense – París (112 km)
The #TDF2022:
— Tour de France™ (@LeTour) October 14, 2021
¿ 3,328 km
¿ 29 2nd, 1st or HC cols
6 Mountain stages
5 altitude finishes
Le #TDF2022 en résumé :
¿ 3 328 km
¿ 23 cols de 2ème, 1ère ou Hors Catégorie
6 étapes de montagne
5 arrivées en altitude pic.twitter.com/mhpWjnrynb