Frantziako Tourra
Aurkezpena
Emakumezkoen Frantziako Tourraren lehen edizioak 8 etapa izango ditu
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Uztailaren 24tik 31ra korrituko da, Parisen hasita eta La Planche del Belles Filles ospetsuan amaituko den etapa nagusia jokatuta.
-
Annemiek Van Vleuten txirrindularia. Argazkia: Efe.
Emekumezkoen Frantziako Tourreko lehen edizioa Parisen hasiko da, gizonezkoena amaitzen den egunean, eta denboran irauteko lasterketa izateko diseinatu dute antolatzaileek.
Parte-hartzaileek zortzi etapa korrituko dituzte; guztira, 1.000 kilometrotik gora egingo dituzte, Eiffel Dorrearen eta La Planche des Belles Filles mendate mitikoaren artean. Hain zuzen, Vosgoetako mendateak erabakiko du lasterketaren azken irabazlea.
Ibilbidean lau etapa lau daude, Xanpainako mahastietatik doazen asfaltatu gabeko bideetatik doan bat barne, beste bi etapa gorabeheratsu eta mendiko etapa bi, helmuga aldapan gora dutenak.
Lasterketa gizonezkoen Tourra Parisera iritsi baino apur bat lehenago hasiko da, eta helmuga toki berean izango dute bi lasterketek, baina ordutegi ezberdinarekin.
Emakumezkoen Tourra zortzi eguneko lasterketa da, Italiako Giroa baino laburragoa, eta horren ondorioz, mendigune bakarra aukeratu behar izan dute antolatzaileek. Vosgoetakoa hautatu dute, Paristik gertu dagoelako, eta hor erabakiko da lasterketa.
2022ko FRANTZIAKO TOURREKO ETAPAK
1. ETAPA, uztailak 24: Paris – Paris (82 km)
Emakumezkoen Frantziako Tourra 2022
2. ETAPA, uztailak 25: Meaux – Provins (135 km)
Emakumezkoen Frantziako Tourra 2022
3. ETAPA, uztailak 26: Reims – Épernay (133 km)
Emakumezkoen Frantziako Tourra 2022
4. ETAPA, uztailak 27: Troyes - Bar-sur-Aube (126 km)
Emakumezkoen Frantziako Tourra 2022
5. ETAPA, uztailak 28: Bar-le-Duc - Saint-Dié-des-Vosges (175 km)
Emakumezkoen Frantziako Tourra 2022
6. ETAPA, uztailak 29: Saint-Dié-des-Vosges – Rosheim (128 km)
Emakumezkoen Frantziako Tourra 2022
7. ETAPA, uztailak 30: Sélestat - Le Markstein (127 km)
Emakumezkoen Frantziako Tourra 2022
8. ETAPA, uztailak 31: Lure - La Planche des Belles Filles (123 km)
The #TDFF avec @GoZwift 2022:
— Le Tour de France Femmes avec Zwift (@LeTourFemmes) October 14, 2021
¿ 1 029 km
¿ 2 mountain stages
¿ 2 punchy stages
¿ 4 flat stages
Le #TDFF avec Zwift 2022 en chiffres :
¿ 1 029 km
¿ 2 étapes de montagne
¿ 2 étapes accidentées
¿ 4 étapes de plaine. pic.twitter.com/3CRxtkjDji