Frantziako Tourra
Ofiziala
Tourreko parte-hartzaileak
EITB Media
Larunbatean hasiko da Bresten eta ostegunean izango da taldeen aurkezpena. Ekitaldia EITBk eskainiko du zuzen-zuzenean.
-
Alaphilippe, munduko txapelduna. EFE
Frantziako Tourreko 108. edizioa hastear da eta taldeak euren behin betiko zortzikoen berri ematen ari dira.
Deceuninck Quick Step taldean Julian Alaphilippe egungo munduko txapelduna izango da taldeburua, berarekin batera 30 etapa garaipen dituen Mark Cavendish ere esprinterra egongo da. Gainerakoak Kasper Asgreen, Davide Ballerini, Mattia Cattaneo, Tim Declercq Dries Devenyns eta Michael Mørkøv dira.
Bestalde, Mathieu van der Poel txirrindulariaren debuta izango da aurtengoa. Bere erronka etaparen bat irabaztea izango da, batez ere Tourraren hasieran, bere lurraldetik igarotzen baita lasterketa. Alpecin Fenix taldea Jasper Philipsen, Silvan Dillier, Petr Vakoc, Kristian Sbaragli, Jonas Rickaert eta Xandro Meurisse ziklistek osotuko dute.
BikeExchangeari dagokionez bi gizon izango dira taldeburuak: Simon Yates britainiarra eta Esteban Chaves kolonbiarra. Zortzikoa: Esteban Chaves (COL), Simon Yates (GBR), Luke Durbridge (AUS), Amund Grøndahl Jansen (NOR), Lucas Hamilton (AUS), Chris Juul-Jensen (DIN) eta Michael Matthews (AUS).
Eta Arkea Samsicek Nairo Quintana du gizon indartsuena. Berearekin batera Warren Barguil, Nacer Bouhanni, Élie Gesbert, Anthony Delaplace, Clément Russo, Connor Swift eta Daniel McLay egongo dira Brestekon irteeran.
Trek Segafredo: Vincenzo Nibali, Bauke Mollema, Julien Bernard (FRA)), Kenny Elissonde (FRA), Mads Pedersen (DIN), Toms Skujins (LET), Jasper Stuyven (BEL) eta Edward Theuns (BEL).
Tadej Pogacar (UAE Emirates) Frantziako Tourreko azken irabazlearen taldea: Rafal Majka (POL), Davide Formolo (ITA), Brandon McNulty (EE.UU)), Marc Hirschi (SUI), Mikkel Bjerg (DIN), Vegard Stake Laengen (NOR) eta Rui Costa (POR)
Cofidis taldea: Simon Geschke (ALE), Christophe Laporte (FRA), Jesús Herrada (ESP), Jelle Wallays (BEL), Guillaume Martin (FRA), Rubén Fernández (ESP), Pierre-Luc Périchon (FRA) eta Anthony Perez (FRA).
Primoz Roglic (Jumbo-Visma) esloveniarrak aurtengo edizioa Pogacarren eta bien arteko lehia bakarrik ez dela izango adierazi du. Taldekide bezala Steven Kruijswijk, Wout van Aert, Robert Gesink, Tony Martin, Sepp Kuss, Jonas Vingegaard eta Mike Teunissen txirrindulariek izango ditu.
Beste talde indartsu bat INEOS izango da, tartean Jonathan Castroviejo, eta Richard Carapaz eta Geraint Thomas taldeburu. Gainerako kideak Tao Geoghegan Hart, Michal Kwiatkowski, Richie Porte, Luke Rowe eta Dylan van Baarle dira.
Aurten ere bere zortzikoa azkena iragartzen EF Pro cycling izan da. Rigoberto Uran kolonbiarra buru dutela taldeko kideak Stefan Bissegger, Magnus Cort, Ruben Guerreiro, Sergio Higuita, Neilson Powless, Jonas Rutsch eta Michael Valgren izango dira.