Frantziako Tourra
Azken astea
Alpeak, Tourreko epaile
eitb.eus
Frantziako Tourreko bigarren atseden eguna dugu gaur. Koronabirusaren PCR testak egiteko eguna eta lasterketaren hirugarren asteari begiratzeko momentua.
-
Mikel Landa, podiumera begira
Frantziako Tourra azken astean murgilduta dago eta gauza asko erabakitzeke daude oraindik.
Alpeak datoz eta bertan txirrindularien azken abagunea euren helburuak lortzeko. Sailkapen nagusian, aurretik esloveniar bi, Primoz Roglic eta Tadej Pogacar, eta hirugarren kolonbiar bat, Rigoberto Uran.
Mikel Landa zazpigarren tokian dago, lehen postutik 2:16ra eta hirugarrenik 42 segundora, beraz, gasteiztarrak gertu du podiuma.
Alpeen helduera
16. etapa: Bost mendate La Chartreuseko mendigunean Alpe bidean. Tropelak baimena ematen badu ihesaldia lehen kilometroetan eratu eta helmugara heldu daiteke. Eguna aproposa da.
17. etapa: asteleheneko bigarren atseden eguna eta Alpeetara heldu eta gero, goi-mendiko jardunaldia izango dute aurrean txirrindulariek Grenoble eta Meribel artean 168 kilometrorekin. Maila Bereziko bi mendate aurretik: La Madeleine (17 km, %8,4-ra) eta Col de la Loze, (21,5 km, %7,8-ra, eta 2.304 metroko altitudean).
18. etapa: Guztira bost mendate izango dituzte; horietako lau, gogorrak. Tourraren azken astean egun garrantzitsua izango da, baina helmuga ez dago aldapan gora jarrita baizik eta La Roche-sur-Foron herrian. Mendateak: Cormet de Roselend (1. Mailakoa), Route des Villes (3. Mailakoa), Saisies (2. Mailakoa), Aravis (1. Mailakoa) eta Plateau des Glières (Maila Berezikoa).
Trantsizio eguna, erlojupekoa eta Paris
19. etapa: Etapa laburra da Bourg-en-Bresse eta Champagnole herrien artean 166,5 kilometrorekin. Garaipenik ez duten taldeentzat azken aukera izango da, hurrengo egunean erlojupekoa Planche des Belles Fillesen eta azken jardunaldian Pariseko esprinta baitago.
20. etapa: Erlojuaren kontra 36,2 kilometro, eta maldan gora. La Planche des Belles Fillesen igoera gogorra da eta indarrak justu samar, beraz, faboritoen artean indartsuenak erdietsiko du garaipena.
21. etapa: Azken jardunaldian garaileak omentzeko eguna da, baina Parisko garaipena oso garesti dago eta tropelean geratzen diren txirrindulari azkar guztiek irabazi nahiko dute.
Etapen profilak
Etapa |
Noiz | Ibilbidea |
Distantzia |
|||
16.a | Irailak 15, asteartea | 164 km | ||||
17.a |
Irailak 16, asteazkena | Grenoble - Méribel | 170 km | |||
18.a | Irailak 17, osteguna | 175 km | ||||
19.a |
Irailak 18, ostirala | Bourg-en-Bresse - Champagnole | 166,5 km | |||
20.a | Irailak 19, larunbata | 36,2 km | ||||
21.a |
Irailak 20, igandea | Mantes-la-Jolie - Paris | 122 km |