Itxi

X-deportes_tour de francia-X

X-deportes_tour de francia-X

Frantziako Tourra

5. ETAPA

Van Aertek irabazi du Privasko helmugan eta Yates da lider berria

EITB.EUS

Jumbo Visma taldeko txirrindulari gazteak Cees Bol gainditu ditu. Bestalde, Alaphilippek 20 segundoko isuna jaso eta elastiko horia galdu du britainiarraren mesedetan.

6:27
Wout Van Aert

Wout van Aert belgikarrak Frantziako Tourreko bosgarren etapako esprinta irabazi du asteazken honetan, eta, hartara, Jumbo-Visma taldeak bigarren garaipena lortu du jarraian, asteartean Primoz Roglic esloveniarrak erdietsitakoaren atzetik. Munduko ziklo-kross txapeldun hiru aldiz izandako Van Aertek bigarren garaipena du Tourrean, joan zen denboraldian beste bat irabazi baitzuen, baita taldekako erlojupekoa ere.

Bestalde, Julian Alaphilippe (Deceuninck - Quick-Step) frantziarrak 20 segundoko zigorra jaso du arauz kanpoko hornidura jasotzegatik (ur bidoi bat jaso du Gap eta Privas arteko etapako azken 20 kilometroetan), eta, ondorioz Adam Yates britainiarrak jantzi du liderraren elastiko horia etapa amaieran.

Erasorik gabeko etapan 25 urteko Van Aertek eman du eguneko ikuskizun bakarra esprint zoragarri bat egin eta gero. Hiru aldiz munduko ziklo-kros txapeldun izandako txirrindulari balioaniztunak Tourrean lortzen duen bigarren garaipena erdietsi du Cees Bol (Sunweb) herbeheretarrari eta Sam Bennett (Deceuninck) irlandarrari aurrea hartuta.
20 segundoko isuna
Alabaina, eguneko ezustekoa behin etapa amaituta iritsi da, epaileek Alaphilippe 20 segundorekin zigortu dutenean. Izan ere, gaur arteko liderrak ur bidoi bat hartu du azken 20 kilometroetan sartu eta gero. Ondorioz, hamaseigarren posturaino jaitsi da, eta haren tokia Yatesek hartu du. Orain, Mitcheltoneko txirrindulariak 3 segundoko tartea dauka Roglicekiko, eta 7 Pogacarrekiko. Gainontzeko faboritoak, Mikel Landa barne, liderrarengandik 13 segundora daude.

"Gertatzen diren gauzak dira. Erabaki ofiziala da. Ezin dut ezer egin ", esan du Deceuninckeko txirrindulariak. "Bihar berriro zutik jarriko naiz eta berreskuratzen saiatuko naiz", gaineratu du 2019ko Tourrean 14 egunez lider egon zen frantziarrak.