Itxi

X-deportes_tour de francia-X

X-deportes_tour de francia-X

Frantziako Tourra

3. etapa

Ewanek irabazi du Sisterongo esprinta eta Alaphilippek lider jarraitzen du

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Laugarren garaipena du Frantziako Tourrean Lotto Soudal taldeko australiarrak.

  • Caleb Ewan, garaipena ospatzen.

    Caleb Ewan, garaipena ospatzen. Argazkia: EFE

Caleb Ewan (Lotto Soudal) australiarrak Tourreko bere laugarren garaipena eskuratu du Sisteron hirian, Sam Bennet irlandarra eta Giacomo Nizzolo italiarra mendean hartuta. Izan ere, Lottoko txirrindulariak hiru etapa bereganatu zituen iazko ekitaldian.

Sailkapen nagusiari dagokionez, Julian Alaphilippek bezperan jantzi zuen liderraren maillotari eutsi dio, Adam Yates britainiarrarekiko 4 segundoko aldearekin.

Etapako beste izen nagusia Jérôme Cousin (Total Direct Energie) frantziarrarena izan da. Ihes eginda eman du ia egun guztia, eta helmugarako 15 kilometro falta zirenean harrapatu du tropelak. 
Astearte honetan, txirrindulariek mendiko lehen etapari egin beharko diote aurre, 160,5 kilometroko ibilbidean. Festre (3. mailakoa), Corps (4. mailakoa), Aullagnier (4. mailakoa) eta Saint-Leger-les-Melezes (4. mailakoa) mendateak igo ondoren, Orcieres-Merletten amaituko da etapa, 7,1 kilometroko luzera eta % 6,7ko batez besteko malda duen lehen mailako aldapan, hain zuzen ere. Ondorioz, lehen aukera izango dute  igotzaileek distira egin dezaten.