Itxi

X-deportes_tour de francia-X

X-deportes_tour de francia-X

Frantziako Tourra

2021eko ekitaldia

Frantziako Tourrak 2022ra arte atzeratuko du lasterketa Danimarkan hastea

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

2021eko Tourraren hasiera astebete aurreratzea da arrazoia, Tokioko Olinpiar Jokoetako txirrindularitza probekin bat ez egiteko.

  • Tropela Frantziako Tourra lehiatzen

    Tropela Frantziako Tourra lehiatzen. Argazkia: ETBren bideo batetik hartutako irudia

Kopenhagetik (Danimarka) ateratzekoa zen 2021eko Tourra, baina irteera horrek beste urtebetez itxaron beharko du, 2022ra arte, hain zuzen ere, astelehen honetan jakitera eman dutenez.

Horren arrazoia da 2021eko Tourraren hasiera astebete aurreratuko dutela, Tokioko Olinpiar Jokoetako txirrindularitza probekin bat ez egiteko. Alabaina, hori horrela izanda, lasterketaren irteerak bat egingo zukeen datorren urtean egingo den Eurokopako datekin, eta Kopenhage txapelketa horretako egoitza bat da. Horren aurrean, lasterketaren irteera Danimarkako hiriburutik urtebete geroago egitea adostu dute.

Danimarkako zatiaren antolatzaileek ez dute espero aipatu atzerapenak aldaketarik ekarriko duenik Danimarkan korritzea aurreikusita dauden hiru etapetan: erlojupeko bat Kopenhagen eta bi etapa errepidean (Roskilde-Nyborg eta Vejle-Sønderborg).