Frantziako Tourra
Elkarrizketa Tv2n
Ineos taldeko zuzendariak ez du ikusten Froomen garaipena Tourrean
eitb.eus
Tourra irabazteko hautagai ez izateko bi arrazoi britainiarraren adina eta aurreko urtean izandako erorikoa direla esan du Carsten Jeppesenek.
-
Chris Froome, Tourreko elastiko horiarekin
Carsten Jeppesen Ineos taldeko kirol-zuzendariak ez du aurten Chris Froom Frantziako Tourra irabazteko bere hautagaien artean ikusten, nahiz eta bere taldekoa txirrindularia izan.
Danimarkako Tv2 katean egindako elkarrizketa baten esan du hori, "ehuneko ehunean ez nago ziur Froomek irabaziko duenik. Gauza asko gertatu dira eta irabazi zuen azken Tourra duela hiru urte izan zen".
Froomek Ineos taldea utziko duela iragarri du jada eta Israel Start-Upen arituko da datozen urteetan taldearen lidergoa beste txirrindulariekin ez partekatzeko.
Tourra irabazteko hautagai ez izateko bi arrazoi daudela iritzi dio Carsten Jeppensenek: britainiarraren adina eta aurreko urtean izandako erorikoa. "Argi dago lan handia egin duela; atleta ikaragarria da, konfinamenduan bera entrenatu den bezala beste txirrindularirik ez dagoela uste dut, baina zaila ikusten dut, eta ez dut uste hori irabazteko nahikoa denik", zehaztu du.