Frantziako Tourra
Guztiz sendatuta
Froome: "Taldeburua nor izango den errepideak esango du"
eitb.eus
Britainiarrak bosgarrenez irabazi nahi du Frantziako Tourra.
-
Chris Froome
Chris Froome txirrindulariak guztiz sendatuta dagoela esan du behin eta berriz eta buruan Frantziako Tourra berriro irabaztea dagoela, bosgarrenez lortu nahi du garaipena.
INEOS talde oso indartsua da eta egun Tourrean taldeburua nor izango den ez dago batere argi, Chris Froome, Egan Bernal kolonbiarra edo Geraint Thomas britainiarra.
Froomek argi du, "liderra nor izango den errepideak esango du. Lesioa ahaztuta dut, geldialdi honek asko lagundu nau eta nahiz eta oso gogorra izan prest nago. Oso parekatuak egongo garela uste dut eta ni prest nago".
Italiako telebistako Sky Sport katean egindako elkarrizketan taldeburua izateko prest dagoela berretsi du britainiarrak, "garrantzitsuena taldearen garaipena da, gero ikusiko da nork lortzen duen lorpen hori. Soluzioa topatuko dugu eta norberaren helburuak errespetatuko dira, ni prest nago Tourra irabazteko".