Frantziako Tourra
Elkarrizketa
Chris Froome: "Nire jomuga Tourra irabaztea da"
eitb.eus
Txirrindulari britainiarrak istripu larria izan zuen iaz eta egun, erabat errekuperatuta egonda, erronka nagusi bat du, Frantziako Tourra bosgarrenez irabaztea.
-
Chris Froome
Chris Froome txirrindulari britainiarrak istripu larria izan zuen iaz eta egun, erabat errekuperatuta egonda, erronka nagusi bat du, Frantziako Tourra irabaztea. Argi du ere COVID-19anre pandemiak bertan behera utzi dezakeela lasterketa, baina jokatuko delakoan da.
L'Équipe egunkariari eskainitako elkarrizketan bere ametsa inor baino Tour gehiago irabaztea dela esan du, "txirrindularitza utzi baino lehen amets bat dut. Gustatuko litzaidake inor baino Frantziako Tour gehiago irabaztea, hori askotan amestu dudana da eta errealitate egiteko asko egun dut lan eta lan asko geratzen da ere".
Egun lau Tourretan garaile suertatu da Froome eta garaipen bakarrera izen handiko gizonak ditu, Jacques Anquetil, Eddy Merckx, Bernard Hinault eta Miguel Indurain nafarra.