Frantziako Tourra
Atzeratu daiteke
2020ko Frantziako Tourra, arriskuan
eitb.eus
Uztailaren 18an hasi daitekeela aurreratu dute zenbait hedabidek.
-
2019ko Tourreko irudia
Emmanuel Macron Frantziako presidenteak telebistan egindako agerraldian bere herrialdeko konfinamendua maiatzaren 11ra arte luzatzen dela iragarri du.
'Jendetza ugari dituzten ekitaldiak eta jaialdiak ez dira ospatuko edo egingo, behintzat uztailaren erdira arte. Dagoen aukera bakarra ateak itxita egitea da', esan du Macronek.
Frantziako Tourra ekainaren 27an hasi behar zen eta uztailaren 19an amaitu, Parisen; beraz, presidentearen hitzetan ezingo da lasterketa jokatuko, hala eta guztiz ere, datak atzeratzeak aukera bat izaten jarraitzen du.
Antolatzaileek ez dute ezer berririk esan eta iragarpen ofizialaren zain dago txirrindularitzako mundua.
Uztailaren 18an hasi daitekeela aurreratu dute zenbait hedabidek.