Frantziako Tourra
21. etapa
Caleb Ewanek irabazi du azken etapa, eta Egan Bernalek Tourra
Agentziak | Erredakzioa
Australiarra izan da azkarrena Parisko azken esprintean. Kolonbiarrak, berriz, bere ibilbideko egunik handiena izan du.
Caleb Ewan australiarra gailendu da Frantziako Tourreko azken etapan, Parisko esprinta irabazita. Sailkapen nagusiari dagokionez, Egan Bernal kolonbiarra izan da aurtengo edizioko txapelduna. Ewanek hirugarren garaipena lortu du.
Tropela bat eginda iritsi da azken metroetara, helmugatik 12 kilometrora lau kideko talde baten ihesaldia harrapatu ostean, eta, horrela, esprintean bukatu dute 128 kilometroko etapa.
22 urteko jokalari kolonbiarrak bere bizitzako ametsa bete du helmuga horiz jantzita zeharkatuta.
Egan Bernalekin batera, Geraint Thomas iazko irabazlea eta Steven Kruijswijk herbeheretarra igo dira podiumera azken egunean. Mikel Landa seigarren geratu da.