Frantziako Tourra
Frantziako Tourra, 9. etapa
Daryl Impey gailendu da Briouden, eta Alaphilippek lehen postuan jarraitzen du
Agentziak | Erredakzioa
Garailea eguneko ihesaldian izan da beste 20 bat txirrindularirekin batera. Azken kilometroak Tiesj Benootekin batera egin ditu eta belgikarrarekin helmuga gainditu du.
Daryl Impey hegoafrikarrak bere lehen garaipena lortu du 2019ko Frantziako Tourrean, eguneko ihesaldian beste 20 txirrindularirekin batera egon ostean. Julian Alaphilippe liderra tropel nagusiarekin batera sartu da, 16 minutu geroago, eta sailkapeneko lehen postuan jarraitzen du.
Impeyk Tiesj Benoot belgikarrarekin batera egin ditu azken kilometroak eta iheskidea mendean hartu du azken metroetan. Frantziako Tourrean etapa bat irabaztea lortzen duen bigarren hegoafrikarra da Impey.
Halaber, Tourreko liderraren maillota jantzi duen lehen afrikarra da Impey, 2013an izan zen, hain zuzen.
Tropel nagusia irabazlearengandik 16 minutura sartu da, faborito guztiekin. Alaphilippek bosgarren eguna du horiz jantzita, larunbatean lidergoa errekuperatu ostean.