Itxi

X-deportes_tour de francia-X

X-deportes_tour de francia-X

Frantziako Tourra

Frantziako Tourra, 8. etapa

Thomas De Gendtek irabazi du etapa, eta Alaphilippe lider da berriro

Agentziak | Erredakzioa

Belgikarrak ihes eginda eman ditu ibilbideko kilometro gehienak eta helmugara segundo batzuetako aldearekin iristea lortu du. Thibaut Pinot bigarren izan da, eta Alaphilippe, hirugarren.

5:38
Thomas de Gendt, azken metroetan

Thomas de Gendt belgikarrak bere bigarren etapa garaipena lortu du Frantziako Tourrean ia ibilbide osoa ihes eginda eman eta Saint-Etienneko helmugara bakar-bakarrik iritsi ostean. Julian Alaphilippe hirugarren izan da eta sailkapeneko lehen postua berreskuratu du.  

32 urteko De Gendtek Alessandro de Marchi italiarra izan du iheskide kilometro askotan, baina azkenean atzean uztea lortu du.

Ibilbideak bigarren eta hirugarren mailako zazpi mendate izan ditu, eta zazpigarrenean, hain zuzen, helmugarako 13 kilometroren faltan, jo du erasoa Julian Alaphilippek. Horri esker, 20 segundo denbora saria lortu du eta lider da berriro sailkapen nagusian. Maillot horia ostegunean kendu zion Giulio Cicconek, La Planche des Belles Filleseko etapan.

Alaphilipperekin batera Thibaut Pinot frantziarra joan da, eta biek 20 segundoko aldea atera diete faborito nagusiei. Pinot hirugarren da orain sailkapen nagusian, Alaphilippe herrikidearen eta Ciccone italiarraren atzetik. Horrez gain, 19 segundoko aldea du Geraint Thomas iazko Tourreko irabazlearekin. Thomasek erorikoa izan du gaur, helmugarako 15 kilometroren faltan.

Igandean bederatzigarren etapa jokatuko dute, 170,5 kilometrokoa, Saint-Étienne eta Brioude artean. Besteak beste, txirrindulariek lehen mailako Aurec-sur-Loire igo beharko dute, % 11ko aldapeekin, eta hirugarren mailako beste bi mendate.