Frantziako Tourra
Kolonbiako txirrindulariak
Urrezko kakalardoak
eitb.eus
Egan Bernal, Nairo Qintana, Rigoberto Uran eta Sergio Luis Henao dira Tourrean izango diren lau txirrindulari kolonbiarrak.
-
Egan Bernal, Suitzako Tourrean. EFE
Aurten ere Kolonbiako txirrindularitzak zeresana sortuko du Frantziako Tourrean. Lau txirrindulari bakarrik izango dira 106. edizioan, baina maila handikoak guztiak.
Egan Bernal eta Nairo Quintana txirrindulariak irabazteko bi hautagai dira, guztien kinieletan agertzen diren bi ziklista eta Geraint Thomas britainiarraren aurkari indartsuenak omen dira.
Rigoberto Uranek sailkapeneko lehenengo hamarren artean egoteko nahiko maila du. 2017an podiuma egin zuen eta iaz eroriko izan eta lasterketa utzi zuen.
Laugarrena Sergio Henao da. Ez du postu onik itzuli handietan, baina maldan gora errendimendu ona ematen dun txirrindularia da.
URREZKO KAKALARDOAK
Egan Arley Bernal (Ineos Team)
15. iazko Tourrean eta denboraldi honetan Paris-Nizako eta Suitzako Tourreko sailkapen nagusiko irabazlea.
Nairo Qintana (Movistar)
10. izan zen 2018ko Tourrean. Hiru podio ditu Frantziako lasterketan eta aurten izan daiteke bere azken aukera garaipena lortzeko.
Rigoberto Urán (EF Education First)
Laugarren parte-hartzea izango da aurtengoa, 2017an bigarren izan zen eta iaz erorikoa izan zuen.
Sergio Luis Henao (UAE Team Emirates)
Kolonbiako iraupeneko txapelketa birritan irabazi du.