Frantziako Tourra
Erorikoa
Froomek femurra hautsi eta ezin izango du Tourra lehiatu
Agentziak | Erredakzioa
Txirrindulari britainiarrak horma baten kontra talka egin du, Dauphineko erlojupekoaren ibilbidea aztertzen ari zenean. Istripua, 11. kilometroan izan da.
-
Chris Froomen artxiboko argazkia
Chris Froomek femurra hautsi du, Dauphineko erlojupekoaren ibilbidearen azterketan, eta ez da 2019ko Frantziako Tourrean izango.
Britainiarrak horma baten kontra talka egin du, haize-laster batek bota ondoren, 11. kilometroan. Segidan, taldeak herriko ospitalera eraman du.
Dave Brailsfordek, Team Ineoseko zuzendariak, baieztatu duenez, hausturak Tourrean izatea eragotziko dio.
"Oso istripu larria izan da. Argi dago Tourrean ezin izango dela izan, lesio honek sendatze denbora tarte luzea behar baitu", azaldu du zuzendariak.
Lau Tour irabazi dituen txirrindulariak, beraz, ezin izango du Frantziako lasterketa lehiatu.