Itxi

X-deportes_tour de francia-X

X-deportes_tour de francia-X

Frantziako Tourra 2023

Balantzea

Omar Fraile: 'Tour hau ez dut ahaztuko'

Agentziak | Erredakzioa

Omar Frailek (Astana) bere lehenengo Frantziako Tourra bukatu du, Parisen helmugaratuta. 14. etapa irabazi zuen, eta "oso positiboa" izan da Santurtzikoarentzat.

  • Omar Fraile, etapa garaipena ospatzen / EFE.

    Omar Fraile, etapa garaipena ospatzen / EFE.

Omar Frailerentzat (Astana) "oso positiboa" izan da bere lehenengo Frantziako Tourra. Menden etapa garaipen handia lortu zuen.

"Tour hau ez dut ahaztuko. Nire debuta izan da, garaipenarekin, eta Parisera heldu naiz", esan du 14. etapako irabazleak.

Garaipenaren ostean, berriz saiatuko zela agindu zuen Frailek, baina azkenean ez zuen aukerarik izan. "Pirinioetan taldeari laguntzea egokitu zitzaidan; Tourmaleteko etapan ihesaldian sartzea saiatu nintzen, baina ezinezkoa izan zen", esan du Santurtzikoak.

Orain, Donostiako Klasikoan eta Espainiako Vueltan dauka hitzordua. Vueltan elitean sendotu zen, mendiko sailkapeneko bi garaipenekin.

"Aste hau ondo igaro behar dugu, ea indarrak ondo berritzen ditudan. Disfrutatzen dudan itzuli bat da", esan du.