Frantziako Tourra
15. etapa
Moscon Tourretik bota dute Fortuneoko txirrindulari bat jotzeagatik
Agentziak | Erredakzioa
Elie Gesberten aurkakoa "eraso bereziki larritzat" hartu dute Frantziako lasterketako epaileek.
Gianni Moscon (Sky) Frantziako Tourretik bota dute beste txirrindulari bat erasotzeagatik. Geraint Thomas liderra eta Chris Fromeren taldekideak liskarra izan zuen Elie Gesbertekin (Fortuneo) 15. etapan, igandean.
Tourreko epaileek "eraso bereziki larritzat" hartu dute gertatutakoa. "Ekintza bortitza" Fortuneoko txirrindularia Warren Barguil taldekideari laguntzen saiatzen ari zenean gertatu zen.
Skyk erreklamazioa jarri du, eta Froomeren morroiari babesa azaldu dio.
Ez da 24 urteko italiarra protagonista duen lehenengo iskalbila.
Skyk sei astez zigortu zuen aurreko denboraldian, Kevin Rezaren (FDJ) kontrako irain arrazistak botatzeagatik, Romandiako Itzulian.
Gero, Sebastien Reichenbachek eroriko bat eragitea leporatu zion, baina UCIko Disziplina Batzordeak ez zuen zigortu, proba faltagatik.