Itxi

X-deportes_tour de francia-X

X-deportes_tour de francia-X

Frantziako Tourra

Lesioa

Nibalik Tourra utzi behar izan du

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Txirrindulari italiarra Alpe d'Huez igotzen ari zela erori da lurrera, eta, horren ondorioz, hamargarren bizkar-ornoa hautsi du.

  • Nibali helmugan sartu den unea. Argazkia: EFE

    Nibali helmugan sartu den unea. Argazkia: EFE

Vincenzo Nibali txirrindulari italiarrak (Bahrain Merida) Tourra utzi behar izan du, hamargarren bizkar-ornoa hautsita duelako. Hamabigarren etapa lehiatzen ari zela, Alpe d'Huezeko igoeran, erorikoa izan du, eta nahiz eta etapa amaitzea lortu duen, ezin izan du lasterketan jarraitu.

Behin etapa bukatuta, Grenobleko ospitalera eraman dute osasun-azterketa egin ziezaioten, eta bertan egindako erradiologia-probek erakutsi dute aipatu bizkar-ornoa lesionatuta duela.

Nibali etapa amaitzeko lau kilometroren faltan joan da lurrera, Chris Froomeren eraso bati erantzuten saiatzen ari zen unean.

TOUR 2018 NIBALI CAIDA ALPE DHUEZ

Nibalik erorikoa izan duen unea Alpe d'Huez igotzen ari zela.