Frantziako Tourra
1. etapa
Gaviria izan da azkarrena lehenengo esprintean, eta horiz jantzi da
eitb.eus
Quick Step-Floors taldeko kolonbiarrak irabazi du Frantziako Tourraren 1. etapa, Peter Sagan eta Marcel Kittelen aurretik.
Fernando Gaviriak (Quick-Step Floors) irabazi du Frantziako Tourraren 1. etapa, esprintean, Peter Sagan (Bora-Hansgrohe) eta Marcel Kittelen (Katusha-Alpecin) auretik. Kolonbiarra, aurrenekoz Tourrean, lasterketako lehenengo liderra da.
Txirrindulariek 201 kilometroko etapa laua egin dute, Noirmoutier-en-l’Île eta Fontenay-le-Comte artean. Zailtasun bakarra izan dute helmugatik 28 kilometrora, 4. mailako mendatetxoa.
Ledanoisek (Fortuneo-Samsic), Cousinek (Direct Energie) eta Offredok (Wanty-Groupe Gobert) osatu dute eguneko ihesaldia. Tropelak, Quick Stepen lanari esker, 10 kilometro falta zirenean harrapatu ditu.
Chris Froome (Sky) txapeldunak 51 segundo galdu ditu, 5 kilometro falta zirenean errepidetik atera delako. Nairo Quintanak (Movistar) 1' 15'' beranduago helmugaratu da, zulatu batengatik.
1. ETAPAKO SAILKAPENA