Frantziako Tourra
Izen handiko gizonak
8 euskal txirrindulari
eitb.eus
Omar Fraile, Gorka Izagirre, Ion Izagirre, Romain Sicard, Mikel Nieve, Mikel Landa, Imanol Erviti eta Jonathan Castroviejo izango dira Tourreko irteeran.
-
Mikel Nieve
Frantziako Tourreko aurtengo edizioan 8 euskal txirrindularik hartuko dute parte.
Bahrain - Merida taldean Izagirre anaiak izango dira, biak Vincenzo Nibalirentzat lan egin beharko dutenak. Movistar Teamen egongo dira esperientzia handiko Imanol Erviti eta Mikel Landa, azken hau sailkapen nagusiko lehen postuetan egoteko lehiatuko da bere talde berriarekin.
Omar Frailek Astana Pro Teamekin hartuko du parte, Romain Sicardek Direct Energie taldearekin eta Jonathan Castroviejok lan egin beharko du Chris Froomentzat SKYn.
Azkenik, MitchelTon - Scotten Mikel Nieve egongo da. Aurten, SKY taldetik at, sailkapen nagusian postu on bat egiteko desioz dagoen txirrindularia.
ASTANA PRO TEAM
Omar FRAILE
BAHRAIN - MERIDA
Gorka IZAGIRRE
Ion IZAGIRRE
DIRECT ENERGIE
Romain SICARD
MITCHELTON - SCOTT
Mikel NIEVE
MOVISTAR TEAM
Imanol ERVITI
Mikel LANDA
TEAM SKY
Jonathan CASTROVIEJO