Frantziako Tourra
Frantziako Tourra
Mikel Landa: 'Datorren urtean Parisera horiz jantzita iritsi nahiko nuke'
Agentziak | Erredakzioa
"Datorren urteari begira, ea nire taldearekin zer gertatzen den. Oraindik ez dago ezer erabakita", gaineratu du arabarrak. Landak laugarren egin du Tourrean, hirugarrenarengandik segundo batera.
-
Mikel Landa. Argazkia: Efe.
Parisera irabazlearen taldean iristea esperientzia "polita" dela adierazi du Mikel Landa txirrindulariak. Arabarra laugarren izan da Frantziako Tourreko sailkapen nagusian, hirugarrenarengandik segundo batera, eta datorren urtean sailkapen nagusiko lehen postuan iritsi nahiko lukeela adierazi du.
"Ea datorren urtean nire taldearekin zer geratzen den, oraindik ez dago ezer erabakita. Parisera horiz jantzita itzultzea gustatuko litzaidake, oso polita litzateke", esan du helmugara iritsi eta gutxira.
Tourreko hiru asteak gogorrak izan direla azpimarratu du Landak, "baina Parisera iristea emozionantea da, batez ere maillot horia taldean daukazunean".
Romain Bardet frantziarrarekin izandako lehiari dagokionez, umorez hartu du. "Bardet ezustean hartzeko salto egitea? Bai, atzeraka salto egin nezakeen", esan du, ironiaz. Hala ere, elkarri gertutik jarraitu diotela onartu du.
"Tentsioa izan da bion artean, ezustekoren bat izanez gero, ni podiumean sartu nintekeen", esan du.
keen", esan du.