Frantziako Tourra
Frantziako Tourra, 20. etapa
Landa podiumetik segundo batera, eta Froomek laugarren Tourra ziurtatu du
Agentziak | Erredakzioa
Romain Bardetek estu eta larri eutsi dio sailkapeneko hirugarren postuari, Bodnar poloniarrak irabazitako erlojupekoan.
Maciej Bodnar poloniarra gailendu da Frantziako Tourreko azken aurreko etapan, erlojupekoa. Chris Froomek, berriz, lasterketa laugarrenez irabaziko duela ziurtatu du, eta Rigoberto Uran bigarren izango da.
Romain Bardet frantziarra podiumeko hirugarren postuan izango da, segundo bakar bategatik, eta Mikel Landa laugarren, azken eguneko etapan ezustekorik ez bada.
Froomek hirugarren denborarik onena egin du Marseillan jokatu den 22,5 kilometroko erlojuaren kontrako saioan. Azkarrena Bodnar poloniarra izan da, Bora taldekoa, eta bigarren onena Michal Kwiatkowski.