Itxi

X-deportes_tour de francia-X

X-deportes_tour de francia-X

Frantziako Tourra

18. etapa

Barguilek irabazi du Izoard gainean, mendiko erregeak

Mikel Dominguez | eitb.eus

Tourraren azken mendate garrantzitsuan gailendu da mendiko sailkapenaren irabazlea. Froome, Uran eta Bardet 20 segundora helmugaratu dira. Landa laugarren dago sailkapen orokorrean.

5:26

Warren Barguilek (Sunweb) bigarrenez irabazi du 2017ko Tourrean, eta Izoard mitikoaren gainean nagusitu du oraingoan. Frantziarrak mendiko sailkapena eskuratu du horrela.

Sailkapen orokorreko borrokan, Chris Froomek (Sky) liderraren maillotari eutsi dio, eta Romain Bardetek (Ag2r-La Mondiale) eta Rigoberto Uranek (Cannondale-Drapac) ezin izan dute sailkapena irauli.

Mikel Landak (Sky) postu bat egin du gora, eta laugarren dago orain. Fabio Aruk (Astana) asko sufritu du, eta atzera egin du.

Goian bukatu den azken etapako irabazlea faboritoen taldean heldu da Izoardera, eta ihesaldian sartu diren txirrindulariak —54, guztira— harrapatzen joan dira sailkapen orokorreko gizonak.

7 kilometroren faltan, frantziarrak erasoa jo du, ihesaldiko Andrey Lutsenko (Astana) eta Darwin Atapuma (UAE) atzean utzi ditu, eta garaipen handia eskuratu du.

18. ETAPAKO SAILKAPENAK