Frantziako Tourra
Ekainak 30-uztailak 23
2018ko Tourraren lehen hiru etapen datak eta ibilbideak
Erredakzioa
2018. urteko Frantziako Tourra ekainaren 30ean hasi eta uztailaren 23an amaituko da. Passage du Goisetik abiatuko da, eta hirugarren etapan taldekako erlojupekoa egingo da.
-
Chris Froome, 2016ko Tourreko irabazlea. Argazkia: EFE
2018ko Frantziako Tourra Passage du Goisetik abiatuko da, eta ekainaren 30etik uztailaren 23ra artean egingo da. Astearte honetan jakinarazi dituzte lehen hiru etapen ibilbideak.
Lehen etapak 195 kilometroko ibilbidea izango du, eta Fontenay le Comten bukatuko da. Bigarren etapak (185 kilometro) La Roche sur Yonen izango du helmuga eta hirugarren etapan taldekako erlojupekoa (35 kilometro) egingo da; Choleten hasi eta amaituko da. Laugarren etaparen hasiera La Baulen hasiko da, baina ez dute baieztatu non amaituko den.
Datorren urteko Tourreko ibilbidearen gainontzeko etapak ez dituzte jakitera emango datorren urriaren 17ra arte.
2018ko Frantziako Tourraren lehen etapak:
Larunbata, ekainak 30. Lehen etapa: Noirmoutier en l'Ile-Fontenay le Comte, 195 kilometro.
Igandea, ekainak 30. Bigarren etapa: Mouilleron Saint Germain-La Roche sur Yon, 185 kilometro.
Astelehena, uztailak 2. Hirugarren etapa: Cholet-Cholet, 35 kilometro (Taldekako Erlojupekoa).
Asteartea, ekainak 3. Laugarren etpaa: La Baule-... (helmuga konkretatu gabe).