Frantziako Tourra
10. etapa
Tourra: Sergio Paulinhok lehen garaipena eman dio RadioShacki
Andoni Beldarrain
Erredakzioa
Ihes eginda iritsi da eta esprint estuan aurrea hartu dio Vasil Kiryienkari. Tropelak lasaitasunez hartu du etapa eta ez dago aldaketarik sailkapen nagusian. Andy Schlecek jarritzen du lidergoan.
Etapa hasieran mugimendu ugari eta ihesaldi saiakerak egin ziren, baina 73. kilometrora arte ez zen ihesaldi ona sortu. Hasieran Paulinho, Aerts, Devenyns eta Kiriyenka izan ziren iheslariak eta kilometro batzuk beranduago Rolland eta Bouet batu zitzaizkien. Tropelak baimena eman zien aurrera egiteko eta 11 minuturainoko aldea izan zuten tropelarekiko. Bat eginik joan ziren txirrindulari hauek helmugarako 13 kilometro geratu zirenera arte. Orduan Sergio Paulinhok erasoa jo zuen eta Kiryienkak erantzun zion biak bakarrik lasterketra buruan geratu zirelarik. Biak batera iritsi ziren azken metroetara eta azken esprintean Sergio Paulinho nagusitu zaio Kiryienkari oso gutxigatik izan bada ere. Hirugarren postua Dries Devenysentzat izan da.
Tropela etapa irabazlearengandik 14 minutu eta 18 segundora iritsi zen bat eginik eta ondorioz, aldaketarik ez sailkapen nagusian. Andy Schleck da liderra, bigarren Alberto Contador dago 41 segundora eta hirugarren postuan Samuel Sanchez dago liderrarengandik 2 minutu eta 45 segundora.