Itxi

X-deportes_tour de francia-X

X-deportes_tour de francia-X

Frantziako Tourra

2019an

Tourreko etapa bat Bilbon, errentegarria oso

Agentziak | Erredakzioa

Euskal erakundeak buru-belarri ari dira lanean Frantziako Tourreko etapa bat Bilbon hasteko edo amaitzeko. 2019 baino lehen ezin izango litzateke izan.  

Frantziako Tourreko arduradunak eta euskal erakundeak elkarrekin ari dira lanean Tourreko etapa bat Bilbotik igarotzeko. 2017 eta 2018ko ibilbideak itxita daude jada, bearz, 2019tik aurrera izan beharko litzateke.

Imanol Pradalesek Bizkaiko ahaldun nagusiak etapa bat Bilbon jokatzea oso errentegarria dela esan du, 'inbertitutakoa bider hamar irabazi daitekeelako'. Pradalesek negoziazioen hasierako fase batean daudela esan du.

Ez dago erabakita Bilbo etapa hasiera edo amaiera izango den, eta horrek eragin handia duela ere gogoratu du ahaldun nagusiak, hala eta guztiz ere, 'ilusio handiarekin ari gara lanean'.

DATUAK

Hoteleetako 5.000 gela behar dira.

190 herrialdeetan eskaintzen da lasterketa.

600 bat hedabidek jarraitzen dute.

1.100 milioi pertsoneetara heltzen da Tourra.