Itxi

X-deportes_tour de francia-X

X-deportes_tour de francia-X

Frantziako Tourra

19. etapa

Bardetek irabazi du Mont Blancen, eta bigarren jarri da sailkapenean

M.D. | eitb.eus

Chris Froomek (Sky) 11 segundo galdu ditu eroriko baten ostean. Nairo Quintana (Movistar) hirugarren dago, eta Bauke Mollema (Trek) lehiatik kanpo geratu da.

1:31

Romain Bardetek (Ag2r) irabazi du Frantziako Tourraren 19. etapa, edizio honetako azken-hirugara. Aurten garaipena lortu duen lehenengo frantziarra, gainera, bigarren jarri da sailkapen orokorrean.

Bardeten bigarrena izan da Tourrean. Frantziarraren ostean, Purito Rodriguez (Katiuxa) eta Alejandro Valverde (Movistar) helmugaratu dira, 23 segundora.

Chris Froomek (Sky) erorikoa izan du Bisannen behera. Bizikleta aldatu behar izan du, Geraint Thomas taldekidearena hartzeko, eta 10 segundo galdu ditu aurkariekin. Nairo Quintana (Movistar), bosgarrena Saint-Gervais Mont Blanceko helmugan, podiumeko hirugarren dago orain.

Bauke Mollema (Trek) izan da eguneko galtzaile nagusia. Herbeheretarrak garesti oradindu du erorikoa. Izan ere, Froome eta Mollema ez dira erortzen bakarrak, euriak errepidea buzti du eta. Mollemak 4' 26'' galdu ditu, eta sailkapen orokorreko hamargarren postura jaitsi da.

Adam Yatesek (Orica-BikeExchange), orain arte hirugarrena, 56 segundo galdu ditu Bardetekiko eta laugarran dago, Quintana baino 19 segundo atzerago.

Britainiar liderra ez da orain arte bezain sendo ibili, baina Alpeetako azken etapa erabakigarrira begira, 4 minutu baino gehiagoko aldea mantentzen du Bardet bigarrenarekin.

19. ETAPAKO SAILKAPENAK

"600">

"600">

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea