Itxi

X-deportes_tour de francia-X

X-deportes_tour de francia-X

Frantziako Tourra

17. etapa

Zakarinek Alpeetako lehenengoa irabazi du, erakustaldia emanda

Agentziak | Erredakzioa

Errusiarra ihesaldiko onena izan, Jarlinson Pantano eta Rafal Majka atzean utzita. Chris Froomeren (Sky) aurkariek, beste behin, ezin izan dute sailkapen orokorreko liderra urduri jarri.

2:58

Ilnur Zakarinek (Katiuxa) Frantziako Tourraren 17. etapa irabazi du, Alpeetan izango diren lauetatik lehenengoa. Txirrindulariek 184,5 kilometroko etapa bete dute Berna eta Finhaut-Emosson artean. Maila bereziko mendatean bukatu da eguna.

Errusiarra ihesaldiko onena izan da. Azken igoeran, Zakarinek atzean utzi ditu Jarlinson Pantano (IAM Cycling) eta Rafal Majka (Tinkoff) bi eraso gogorrekin. Ezin izan diote erantzun. Eguneko indartsuenak minutu bateko aldea sartu dio kolonbiarrari, denboraldiko bigarren garaipena eskuratu du, lehenengoa Frantziako Tourrean. Poliniarrak, bestalde, mendiko sailkapeneko lidergoa sendotu du.

Sailkapen orokorrari dagokionez, Chris Froome (Sky) ezinhobe atera da Alpeetako lehenengo etapatik. Ez du aurkaririk izan. Nairo Quintanak (Movistar) Froomeren erasoei erantzun die hasieran, baina helmugan ia minutu erdi galdu du.

Richie Porte liderrarekin batera helmugaratu da, eta podiumeko borrokan, Adam Yatesek (Orica-GreenEdge) minutu erdiz gutxitu du Bauke Mollemarengandik (Trek) duen aldea.

Gorka Izagirrek (Movistar) erorikoa izan du etapako lehenengo kilometroetan, eta lasterketa utzi behar izan du.

17. ETAPAKO SAILKAPENAK