Itxi

X-deportes_tour de francia-X

X-deportes_tour de francia-X

Frantziako Tourra

Adierazpenak

Froome prest dago garaipena lortzeko

Agentziak | Erredakzioa

Tourraren hirugarren astearen atarian, Quintana (Movistar) da aurkari nagusia, hiru minutura, baina aurretik ditu Mollema (Trek) eta Yates (Orica-BikeExchange).

  • Chris Froome, azken atseden egunean / EFE.

    Chris Froome, azken atseden egunean / EFE.

Chris Froomek (Sky), Frantziako Tourraren azken atseden egunean eta hirugarren aste erabakigarria baino lehen, argi dauka: bere "aurkari nagusia" Nairo Quintana (Movistar) da.

Kolonbiarra hiru minutura dago. Quintana baino lehen, hobeto kokatuda daude Bauke Mollema (Trek), bi minutura, eta Adam Yates (Orica-BikeExchange), 2' 45''-ra.

Atzean talde indartsua duela, lasai dago liderra. "Inoiz baino prestatuago ikusten dut nire burua hirugarren asteari begira", esan du Froomek.

Britainiarrak azken edizioaren oroitzapena dauka: "Iaz, azken astean, Quintanak denbora asko lortu zuen eta aurkari nagusietako bat izango da, presioa eginez".

Froomek "une honetan" tropelaren nekea nabaria dela uste du. "Aurreko bi etapetan zergatik ez zen erasorik egon galdetzen didate, baina Fabio Aruk, Alejandro Valverdek eta Romain Bardetek eraso egin zuten. Besteak nekatuta daude", esan du.