Frantziako Tourra
13. etapa
Tom Dumoulinek nagusitasunez irabazi du erlojupekoa; Froome, liderrago
Agentziak | Erredakzioa
Giant-Alpecin taldeko txirrindularia erlojuaren aurkako lan bikaina egin du, eta minutu bateko aldea sartu dio Froome liderrari. Jon Izagirre zortzigarrena izan da etapan.
Tom Dumoulinek irabazi du Frantziako Tourraren 13. etapa, 37,5 kilometroko erlojupekoa, Bourg Saint Andeol eta La Caverne du Pont D'Arc artean. Bigarren garaipena du aurtengo edizioan.
Nizako atentatuaren biktimak izan dituzte gogoan egun osoan zehar. Baita podiumean ere. Eguneko irabazleak eta liderrek hildakoei loreak eskaini dizkiote, ohiko protokoloa ahaztuta.
Holandarrak guztiak hartu ditu mendean erlojupekoan. Chris Froomeri (Sky) erakustaldia emateko aukera kendu dio. Britainiarra bigarrena izan da, minutu bat galduta.
Jon Izagirrek (Movistar) lan bikaina egin du. Zortzigarrena izan da, 2 minutura.
Sailkapen orokorrean, Froome liderrago dago, eta Bauke Mollema (Trek) bigarren sartu da, 1' 47''-ra. Adam Yates (Orica-BikeExchange) hirugarren dago, 2' 45''-ra, eta Nairo Quintana (Movistar), 3 minutura.
13. ETAPAKO SAILKAPENAK