Frantziako Tourra
Balantzea
Euskal txirrindulariak, luxuzko taldekideak
eitb.eus
Lehen astea bete denean euskal ordezkarien lana talde buruen ondoan egotea izan da, batez ere maldan gora.
-
Landa eta Nieve, Froomen ondoan. EFE
Frantziako Tourrean lehen astea bete eta txirrindulariek merezitako atseden eguna dute gaur.
Euskaldunei dagokionez aurtengo Tourrean euren lana zein den argi dago, talde buruen ondoan egon eta laguntza eskaini. Mikel Landa eta Mikel Nieve Chris Froome lagundu dute, batez ere maldan gora eta Izagirre anaiak Nairo Quintarekin egon dira.
Ihesaldietan agertu den gizona Romain Sicard izan da, baina etaparik irabazteko aukerarik gabe. Zubeldia, Erviti eta Irizar ezer gutxi egin dute lehen egun hauetan.
Sailkapen nagusian Mikel Nieve da onena, 21. postuan 7:30era.
SAILKAPENA
1 Christopher FROOME GBR SKY 44:36:03
2 Adam YATES GBR OBE +16
3 Daniel MARTIN IRL EQS +19
4 Nairo Alexander QUINTANA ROJAS COL MOV +23
5 Joaquin RODRIGUEZ OLIVER ESP KAT +37
6 Romain BARDET FRA ALM +44
7 Bauke MOLLEMA NED TFS +44
8 Sergio Luis HENAO MONTOYA COL SKY +44
9 Louis MEINTJES RSA LAM +55
10 Alejandro VALVERDE BELMONTE ESP MOV +1:01
...
21 Mikel NIEVE ITURALDE SKY +7:30
...
31 Haimar ZUBELDIA AGIRRE TFS +21:42
...
36 Mikel LANDA MEANA SKY +33:53
...
73 Romain SICARD DEN +1:06:18
...
77 Jon IZAGUIRRE INSAUSTI MOV +1:07:57
...
81 Gorka IZAGUIRRE INSAUSTI MOV +1:12:54
...
122 Markel IRIZAR ARANBURU TFS +1:38:29
...
181 Imanol ERVITI MOV +1:55:06