Frantziako Tourra
9. etapa
BMC izan da nagusi erlojupekoan, Skyren aurretik
Mikel Dominguez | eitb.eus
Segundo bakar baten aldea egon da AEBetako eta Erresuma Batuko taldeen artean. Chris Froome (Sky) horiz jantzita helduko da atseden egunera.
BMCk irabazi du Frantziako Tourraren taldekako erlojupekoa, 28 kilometroko ibilbide gogorrekoa. Sky bigarrena izan da, segundo bakar batera, eta Movistar hirugarren sailkatu da, 4 segundora. Chris Froomek (Sky) ez du arazorik izan maillot horia mantentzeko.
Tejay Van Garderenen, Greg Van Avermaeten eta Samuel Sanchezen taldea 52,09 km/h-ko abiaduran ibili da. Hala ere, estatubatuarrak ezin izan dio Froomeri lidergoa kendu. Lehenengo postuan jarraitzen du britainiarrak, 12 segundoko aldearekin Van Garderenekiko. Van Avermaet da orain hirugarrena.
Movistarrek etapa ona egin du, nahasmen momentu bat izan duen arren, eta 4 segundora geratu da.
Orica-GreenEdgek ustekabeko negatiboa jarri du. Hiru txirrindulari galduta eta hainbat erorikorekin lehenengo astean zehar, etapa betetzea besterik ez dute izan helburu. Azkenak izan dira helmugan.
Astanak eta Tinkof-Saxok ezin izan dute liderrak babestu, eta Vincenzo Nibalik eta Alberto Contadorrek 28 eta 35 galdu dute, hurrenez hurren. Sailkapen orokorrerako lehenengo azterketa garrantzitsua zen, baina oraindik mendiko etapa guztiak geratzen zaizkie, eta aldeak txikiak dira.
9. ETAPAKO SAILKAPENAK