Frantziako Tourra
6. etapa
Stybar, onena azken metroetan
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Helmugara heltzeko metro gutxiren faltan, oreka galdu du Tony Martinek eta erorikoa eragin du. Sagan izan da bigarren eta Coquard hirugarren.
Zdenek Stylbar txekiarrak azken metroetako nahas-mahasa baliatu du Frantziako Tourreko 6. etapa irabazteko (191,5 kilometro Abbeville eta Le Havre artean). Sagan izan da bigarren eta Coquard hirugarren. Gorka Izagirre gipuzkoarrak hamargarren bukatu du.
Helmugara heltzeko metro gutxiren faltan, oreka galdu du Tony Martinek eta erorikoa eragin du. Taldekideak lagun diote liderrari helmugara heltzen. Proba medikoak egin beharko dizkiote, baina momentuz lidergoan jarraituko du.
Jardunaldiko ihesaldia hiru txirrindularik osatu dute: Eritreako Daniel Teklehaimanotek, Perrig Quemeneur frantziarrak eta Kenneth Van Bilsen belgikarrak. Lasterketaren buruan eman dute ia etapa osoa.