Frantziako Tourra
3. ETAPA
Purito azkarrena, etapa gorabeheratsuan; Froome, lider
ERREDAKZIOA
Eroriko larriak izan dira aurten Huyko jardunaldian, hainbat txirrindulari erori eta anbulantziarik gabe geratu ostean lasterketa gelditu baitute. Etapa neutralizatu egin dute hainbat kilometrotan.
Purito Rodriguez katalana gailendu da Frantziako Tourreko hirugarren etapan, bera izan baita azkarrena. Chris Froome sartu da bigarren, eta bera da orain lider. Fabian Cancellarak min hartu du lasterketan izan den eroriko larrian, eta agur esan behar izan dio elastiko horiari.
Huyko igoeran, Purito oso indartsu azaldu da, eta inork ezin izan du gainditu horren pedal kolpea. Froome sartu da bigarren, eta bera da orain lider berria; sailkapenean bigarren, segundo bakarrera, Tony Martin dago, eta Tejay Van Garderen dago hirugarren, 13ra.
Gainerako faborito nagusiek denbora galdu dute gaur ere. Alberto Contador 36ra dago orain sailkapen nagusian, Vincenzo Nibali 1.38ra dago, eta Nairo Quintana, berriz, 1.56ra.