Itxi

X-deportes_tour de francia-X

X-deportes_tour de francia-X

Frantziako Tourra

19. etapa

Navardauskasek Bergeraceko etapa irabazi du

Erredakzioa

12 kilometro falta zirenean erasoa jota, Garmin-Sharpeko txirrindulariak Lituaniako lehenengo garaipena eskuratu du Tourraren historian. Vincenzo Nibail (Astana) horiz helduko da erlojupekora.

Ramunas Navardauskas (Garmin-Sharp) bakarrik eta euripean gailendu zen Bergeraceko helmugan, eta Vincenzo Nibali italiarrak (Astana) maillot horia mantendu zuen. Egun bat gutxiago falta zaio Parisera horiz jantzita heltzeko.

Lituaniar baten lehenengo garaipena da Frantziako Tourraren 101 edizioetan.

Garmin-Sharpeko txirrindulariak segundo batzuko aldearekin helmugaratzea lortu zuen, Monbazillaceko gainan (4. maila) bakarrik ihes egin ostean. Eguneko zailtasun bakarra izan zen, helmugatik 13 kilometrora.

19. ETAPAKO SAILKAPENAK