Itxi

X-deportes_tour de francia-X

X-deportes_tour de francia-X

Frantziako Tourra 2024

Adierazpenak

Valverde: 'Ez dut amore emango, Tourra irabaztea da helburua'

Erredakzioa

"Nibalik egun txarra izan dezake, baina oso indartsu dago, gehiago da. Hala ere, garaipena da xedea", adierazi du Movistarreko txirrindulariak.

  • Alejandro Valverde. Argazkia: EFE

    Alejandro Valverde. Argazkia: EFE

Alejandro Valverde bigarren postuan dago Frantziako Tourreko sailkapen nagusian. Vincenzo Nibali da liderra eta Movistarreko txirrindulariarekin 4:37ko errenta dauka. Atseden egunean proba aztertu du Valverdek eta ez duela amore emango azpimarratu du.

"Uste nuen lekuan nago. Tour ezberdina da, Froomen eta Contadorren bajen ondorioz. Nibali oso indartsu dago, baina ni ondo eta bigarren postuan. Pozik. Hurrengo hiru etapak gogorrak izango dira. Aldea murriztu dezaket edo denbora galdu. Bigarren lekuan nago, baina helburua Tourra irabaztea da", gaineratu du.

Nibaliri buruz honakoa esan du: "Tourreko gizonik indartsuena da, denbora asko daramagu eta hirugarren astean Pirinioak gainditu behar ditugu. Nibalik egun txarra izan dezake, baina oso indartsu dago, gehiago da. Hala ere, garaipena da xedea", adierazi du.