Frantziako Tourra
Bosgarren etapan
Chris Froomek Tourra utzi du bi eroriko izan ostean
Bosgarren etapan izandako bi erorikoren ondorioz, lasterketa utzi behar izan du Sky taldeko liderrak. Itzuli frantziarrak iazko txapelduna galdu du.
Chris Froomek (Sky) bi eroriko izan ditu Tourreko bosgarren etapan eta lasterketa utzi behar izan du. Iazko Tourreko txapeldunak ezin izan du bizikleta gainean jarraitu bigarren erorikoaren ondoren. Helmugarako 66 kilometro falta zirenean utzi du lasterketa.
Lehen erorikoa helmugatik 120 kilometrora izan du, baina jarraitzeko moduan izan da Sky taldeko liderra. Bigarren erorikoaren ostean (helmugatik 66 kilometrora), ordea, ezin izan du bicicleta gainean jarraitu.