Itxi

X-deportes_tour de francia-X

X-deportes_tour de francia-X

Frantziako Tourra

3. etapa

Kittel 'erraldoiak' Londresen ere irabazi du

Mikel Dominguez

Giant-Shimano taldeko esprinterra aurkariak baino askoz azkarragoa izan da Ingalaterrako azken etapan. Peter Sagan (Cannondale) eta Bryan Coquardentzat (Europcar) ezinezkoa izan da.

Marcel Kittelek (Giant-Shimano) Frantziako Tourrean irabazi du berriz. Alemaniarra erraldoi bat bezala gailendu da, bere taldearen izenak agindutakoa jarraiki, Londresen, Ingalaterrako abenturaren azken etapan. Ez da aldaketarik egon sailkapen orokorrean, eta Vincenzo Nibali (Astana) maillot horiarekin irtengo da bihar.

Erresuma Batuko hiriburua gogoz egon da tropelaren esprintaren zain. Beste egun batez, errepideek eta kaleek gainezka egin dute. Giant-Shimanoko azken kilometroetako erritmoari bukaera ezinhobea eman die alemaniarrak, aurkariak txiki utzita.

Peter Sagan (Cannondale) eta Bryan Coquard (Europcar), bigarrena eta hirugarrena, hurrenez hurren, ezin izan dute ezer egin Marcel Kittelen abiaduaren aurrean. Nagusitasun osoz gailendu zaie.

Bi txirrindularik emozio apur bat jarri diote etapari. Jan Barta (Net App-Endura) eta Jean-Marc Bideau (Bretagne), lehenengo segundotik ihes eginda, 10 kilometro falta zirenean harrapatu du tropelak. Mark Cavendishek, lehenengo etapan erori ostean, ezin izan du antolatzaileek idatzitako gidoiari espero zen amaiera eman, etxean.

Vincenzo Nibali (Astana) sailkapen orokorreko liderraren maillot horiarekin helduko da Frantziara.

3. ETAPAKO SAILKAPENAK