Frantziako Tourra
Adierazpenak
Olano: 'Harrituta nago, frogatu beharko dute'
Erredakzioa
Txirrindulari gipuzkoarra 1998. urteko Tourrean dopatu zela baieztatu du Frantziako Senatuko ikerkuntza komisio batek.
-
Txirrindularitza, artxiboko irudia. Argazkia: EFE
Abraham Olano gipuzkoarra 1998. urteko Tourrean dopatu zela baieztatu du Frantziako Senatuko ikerkuntza komisio batek.
"Harrituta nago, zerrenda horretan nago eta ez dut positiborik eman. Ezin dut ulertu hori orain ateratzea. Frogatu beharko dute", esan du Olanok.
"Nire taldearen eta zerbitzu medikuen kontrolpean eta babespean egon nintzen. Ez dut neure burua erruduntzat hartzen", gaineratu du Espainiako Itzuliaren kirol zuzendariak.
1998ko podio osoak ere erabili zuen EPOa, txosten berdinaren arabera.