Itxi

X-deportes_tour de francia-X

X-deportes_tour de francia-X

Frantziako Tourra

Etorkizun oso oparoa

Quintana: 'Oraindik ez dut sinesten, amets bat bete dut'

Erredakzioa

Movistar taldeko kolonbiarrak ezusteko handia eman du 2013ko Tourrean, sailkapen nagusian bigarren postua, gazte onenaren saria eta mendiko saria lortuta.

  • Nairo Quintana. Argazkia: EFE

    Nairo Quintana. Argazkia: EFE

Nairo Quintana txirrindulari kolonbiarrak bigarren postua eskuratu du 2013ko Frantziako Tourreko sailkapen nagusian, Chris Froome britainiarraren atzetik. Movistar taldeko gazteak debuta egin du Frantziako itzuli mitikoan, eta ezustekoa hirukoitza izan da, gazte onenaren saria eta mendiko saria irabazi baititu.

"Oraindik ez dut sinesten, ez dut hitzik. Ez nuen uste ametsa hain azkar beteko nuenik. 23 urte soilik ditut, denbora azkar doa eta orain oso pozik nago nago. Lortutakoa lan gogorrari esker eta Jainkoak emandako gaitasunari esker izan da", esan du kolonbiarrak

Ilusio gehien eman dio saria, mendiko elastikoa eskuratzea izan dela onartu du Nairo Quintanak. "Mendiko saria lortzea Kolonbia osoarentzat oso garrantzitsua izan da", esan du Movistarreko txirrindulariak.

Gainera, mendiko onenaren elastikoa Mauricio Solerri eskaini diola adierazi du. "Kolonbiako beste txirrindulari bati eskaini nahi diot elastikoa. 2011ko Suitzako Itzulian istripu larria izan zuen, eta berreskuratzen dago", esan du Quintanak.