Itxi

X-deportes_tour de francia-X

X-deportes_tour de francia-X

Frantziako Tourra 2024

Oso nekatuta

Samuel Sanchezek ez du Tourrean parte hartuko

Erredakzioa

"Tourrean ezinezkoa izango litzateke Samurik onena ikustea, eta atseden hartzea nahiago dugu, eta nazioarteko egutegiko hurrengo probetarako ondo prestatzea", esan du Gonzalez de Galdeanok.

  • Samuel Sanchezek ez du Tourrean parte hartuko. Argazkia: EFE

    Samuel Sanchezek ez du Tourrean parte hartuko. Argazkia: EFE

Samuel Sanchezek ez du aurtengo Frantziako Tourrean parte hartuko, Igor Gonzalez de Galdeano Euskaltel-Euskadiko managerrak jakinarazi duenez.

"Berarekin hitz egin dugu, eta Girotik oso nekatuta itzuli dela aitortu digu, beraz ez du Tourra korrituko", esan du Gonzalez de Galdeanok.

"Tourrean ezinezkoa izango litzateke Samurik onena ikustea, eta atseden hartzea nahiago dugu, eta nazioarteko egutegiko hurrengo probetarako ondo prestatzea", gaineratu du.

"Lider handia da Samu. Dena ematen du, eta sasoi onena du helburu, eta nire eta taldearen erabateko konfiantza dauka". Bestalde, Euskaltel-Euskadik Tourrean izango duen taldea lehiakorra izango dela azpimarratu du managerrak.