Frantziako Tourra
Euskaltel-Euskadi
Igor Anton, Mikel Nieve eta Izagirre anaiak, Frantziako Tourrean
Erredakzioa
Euskaltel-Euskadik ia erabakita du 2013ko Tourrean parte hartuko duen taldea. Eskalataileak eta txirrindulari azkarrak batuko ditu, talde laranjak.
-
Igor Anton, Voltan. Argazkia: EFE
Euskaltel Euskadi taldeak ia erabakita du 2013ko Frantziako Tourrean aurkeztuko duen taldea. Samuel Sanchez gabe (Italiano Giroan parte hartu du), talde laranjak etapa garaipena lortzea du helburu nagusia, eta horretarako talde orekatua eramango du.
Igor Anton bizkaitarra taldeko lider nagusia izando da, eta sailkapen nagusirako apostua. Bere ondoan, Antonek Mikel Nieve leitzarra izango du. Bi eskalatzaileak laguntzeko eta etapak ehizaten saiatzeko, Gorka eta Jon Izagirre anaiak egongo dira. Ormaiztegiko txirrindulariek argi utzi dute mendian eta ihesaldietan ondo moldatzen direla.
Gainera, Igor Gonzalez de Galdeanok aurten Euskaltel Euskadiren garaipen bakarrak lortu dituzten bi txirrindulariak eramango ditu, Juanjo Lobato eta Pablo Urtasun azkarrak.
Taldea Ruben Perezek, Romain Sicardek, Juanjo Orozek edo Mikel Astarlozak osatuko dute.