Itxi

X-deportes_tour de francia-X

X-deportes_tour de francia-X

Frantziako Tourra 2023

Lesionatuta

Wigginsek ez du Tourrean parte hartuko

Erredakzioa

Belaunean dauka mina, eta ezin du Tourra behar bezala prestatu, Sky taldeak jakinarazi duenez.

  • Wigginsek ez du Tourrean parte hartuko

    Bradley Wigginsen artxiboko irudia (erdialdean). Argazkia: EFE

Bradley Wiggins britainiarrak ez du aurtengo Frantziako Tourrean parte hartuko, Sky taldeak jakinarazi duenez. Beraz, iazko irabazleak ez du titulua defendatuko.

Txirrindulariak Giroa utzi behar izan zuen birikietako infekzio baten ondorioz, eta orain belaunean dauka mina. Horregatik, ezin du Tourra behar bezala prestatu eta ez jokatzea erabaki du.

Tourrera ez joatea "etsipen handia" dela aitortu du Wigginsek: "Jokatzeko irrikaz nengoan, taldeagatik eta zaleengatik, baina ez da posiblea izango".